Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2019ko otsailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
870

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 31koa, Lan eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, behin betiko ebazten da honako lekualdatze-lehiaketa hau: Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako eta eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa, uztailaren 6ko JUS/779/2018 Aginduaz iragarria.

Oinarri hartu da honako hauetan xedatutakoa: Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 524. artikulua eta hurrengoak (abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak eta abenduaren 28ko 4/2018 Lege Organikoak aldatu zuten lege hori), Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Arautegiaren 43. artikulua eta hurrengoak eta xedapen indargabetzaile bakarra, eta Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko uztailaren 6ko Aginduaren 9. oinarria (agindu horren bidez lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da lanpostu hutsak betetzeko, Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioen artean: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala). Bada, horiek guztiak kontuan hartuta, honako hau xedatu da:

Lehenengoa.– Behin betiko ebaztea (eranskinean adierazi bezala) Justizia Administrazioaren honako kidego eta eskala hauetako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala. Lehiaketarako deialdia Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko uztailaren 6ko Aginduaren bidez egin zen.

Bigarrena.– Justizia Ministerioaren web-orriko (www.mjusticia.gob.es) zerrendan agertzen diren funtzionarioak lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea.

Hirugarrena.– Lehiaketa honetan parte hartu dutenek aurkeztu eta destinorik lortu ez duten eskabideak iraungitzat jotzea; beraz, ez dira kontuan hartuko hurrengo lekualdatze-lehiaketetan.

Laugarrena.– Deialdi honetan esleitu ez diren plazak plaza huts betegabe deklaratzea eta funtzionario sartu berriek betetzea baldin eta plaza horiek amortizatu nahi ez badituzte, zerbitzuaren premiak direla-eta. Plaza huts gisa ere iragarri ahal izango dira berriro lehiaketa arruntean, ez bada oposizioen deialdirik egiten edo egiten den enpleguaren eskaintza publikoan hutsik dauden plaza guztiak iragarri behar ez badira.

Bosgarrena.– Destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan lortu duten eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioei dagokienez, ondoren adierazitako datetan egin beharko da kargu-uztea, baldin eta funtzionario horiek ez badira berriro sartzen lehiaketa honetan aipatutako kidego edo eskalaren batera (ez dira hor sartzen behin-behinean zerbitzu aktibora itzuli diren funtzionarioak): Prozesu eta Administrazio Izapidetzakoek 2019ko otsailaren 22an, (ostirala); Prozesu eta Administrazio Kudeaketakoek eta Laguntza Judizialekoek 2019ko otsailaren 26an (asteartea).

Seigarrena.– Aurreko puntuan zehaztutako funtzionarioei dagokienez, lehiaketa bidez lorturiko destino berriaz jabetzea hiru egun balioduneko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun baliodunekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun baliodunekoa, baldin eta beste autonomia-erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan hurrengo hila izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai eta destinokoa bada. Lanpostuaz jabetzeko epea, lehiaketa honetan lortutako lanpostuaren gaineko eskumena duen administrazioak ordainduko du.

Plazaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen duen funtzionarioentzat hauxe joko da «funtzionarioaren herritzat»: zerbitzua ematen diharduen hura. Destinoko zentro berberean jarraitzen badu, lanpostua uzteko eguna eta plazaz jabetzeko eguna bata bestearen ostekoak izango dira.

Zazpigarrena.– Sektore publikoan zerbitzuak egiteagatiko borondatezko eszedentzian, interes partikularrengatiko eszedentzian, familia batzeko borondatezko eszedentzian edo funtzioen etenean diren funtzionarioen kasuan –puntu horretan behin-behinean atxikita dauden funtzionarioak sartuta–, aginduak badakar Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletara zerbitzu aktiboan berriro hastea, lanpostuaz jabetzeko epea hogei egun baliodunekoa izango da, eta agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuko da epe hori. Lanpostuaz jabetzeko epea ez da ordainduko.

Lehiaketa honen bitartez berriro sartzen diren funtzionarioei dagokienez, baldin eta Justizia Administrazioko beste kidego eta eskala baten aktiboan badaude eta berriro sartzen diren kidego edo eskalari behin-behinean atxikita badaude, eta Administrazioarekiko zerbitzu-harremana etetea nahi ez badute, aski izango da jabetzarako hogei egun balioduneko epearen barruan –kidego edo eskala berrian– gauzatzea jabetzea, eta lehengo destinoko lanpostutik kendu egingo dira, lanpostu berriaz jabetzeko egunaren aurrekoan. Hortaz, lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den denbora izateko, egungo destinoko Justiziako Lurralde Kudeatzailetzari baimen ordaindu bat eskatu ahal izango zaio: bi egun baliodunekoa, herriz aldatzen bada; hiru egun baliodunekoa, Kanarietara, Balear Uharteetara, Ceutara edo Melillara mugitu behar bada. Guztiarekin ere, lanpostuaz jabetzeko epearen barruan baliatu behar dira egun horiek. Destino berrian, aipatutako baimen-egunen barruan jabetu behar da lanpostuaz.

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorriko eskala edo kidegoan, baldin eta eszedentzia hori Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan edo eskalan gertatzen bada; izan ere, destino hartako lanpostua utzi dutela kontsideratuko da, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko Kidego edo Eskalan plazaz jabetzen diren eguna baino lehen, betiere ordainsariak jasotzean etenik izan ez dadin.

Esleitutako lanpostu horiek betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek utzi egingo dituzte lanpostuok, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.

Zortzigarrena.– Berriro sartzen diren funtzionarioen kasuan (zazpigarren puntuan adierazitakoak), funtzionarioa otsailaren 22a edo 26a baino lehenago jabetuko balitz lanpostuaz zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko eszedentzian destinatutako funtzionario bat dagoen edo behin-behineko atxikipena duen funtzionario bat dagoen (lehiaketan postua lortuta, lekuz aldatu beharko litzatekeena) organo judizial batean, ez zaio postua uzteko bosgarren puntuan ezarritako ordenari jarraituko; honela egingo da:

a) Berriro sartzen den funtzionarioa lanpostuaz jabetuko da.

b) Berriro sartzen den funtzionarioa postuaz jabetzean utziko du postua zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko eszedentzian dagoen edo behin-behineko atxikipena duen funtzionarioak, eta orduan hasiko zaio funtzionario horri kontatzen lanpostuaz jabetzeko epea, seigarren puntuan adierazitakoa.

c) Oraindik postua utzi ez duen funtzionario batek okupatutako organo judizial batean jabetuko balitz lanpostuaz b) apartatuan postua utzi duen funtzionarioa, a) eta b) puntuetan adierazitako eran jardungo da, eta horrela hurrenez hurren.

Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian dagoen funtzionarioa lanpostuaz jabetzean, berriro sartu behar duen funtzionarioak edo behin-behineko atxikipena duen funtzionarioak oraindik ez badu postua utzi, honela jardun beharko da:

d) Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionarioa lanpostuaz jabetuko da.

e) Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionarioa lanpostuaz jabetzen den egun berean utziko du postua berriro sartu behar duen funtzionarioak edo behin-behineko atxikipena duen funtzionarioak, eta orduan hasiko zaio kontatzen lanpostuaz jabetzeko epea, zazpigarren puntuan adierazitakoa.

f) Oraindik postua utzi ez duen funtzionario batek okupatutako organo judizial batean jabetuko balitz lanpostuaz e) apartatuan postua utzi duen funtzionarioa, d) eta e) puntuetan adierazitako eran jardungo da, eta horrela hurrenez hurren.

Bederatzigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 31.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala