Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2019ko otsailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
807

IRAGARKIA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek emandako zenbait ebazpenen jakinarazpenei buruzkoa.

Jakinarazpen honen bidez, beheragoko zerrendan azaltzen diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei jakinarazten zaie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek eman dituztela haien eskaerak ukatzeko edo artxibatzeko ebazpenak.

Saiatu arren, aipatutako ebazpenak ezin dira jakinarazi banan-banan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Emandako ebazpenak aurkara daitezke, dagokion doako laguntza juridikoaren batzordeko idazkariari idazki bat aurkeztuta, hamar eguneko epean, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik hasita, hain zuzen ere Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluak ezartzen duen bezala.

Ebazpenen aurka jotzeko, aipatutako ebazpenen kopiak eskura daitezke dagokion doako laguntza juridikoaren egoitzan.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazten diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 4a.

Justizia zuzendaria,

DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala