Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZEBERIOKO UDALA
771

IRAGARKIA, «Zeberioko HAPOaren berrikuspenean egindako hots-inpaktuaren azterketa eguneratzea» onartzeari buruzkoa.

Alkatetzaren urtarrilaren 16ko 11/2019 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi zen:

AAC Centro de Acústica Aplicada SLk egin duen «Zeberioko HAPOaren berrikuspenean egindako hots-inpaktuaren azterketa eguneratzea» izenekoa onartu aurretik, erabaki da horri buruzko iragarkia jarriz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitara ematea, hilabeteko epean, espedienteko dokumentazioa edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan, eta alegazioak aurkez ditzan.

Hori horrela, dokumentazioa interesdunen eskura egongo da lehenengo iragarkia aldizkari ofizialetan argitaratzen den egunetik azkeneko iragarkia argitaratu ondoko hilabetea igaro arte, eta jendearentzako harrera-orduetan aztertu ahal izango da Udaletxeko Idazkaritzan (ordutegia: 09:00etatik 14:00etara). Era berean, eta aipatu jendaurreko informazio-aldian, udal web-orrian ere egongo da «Zeberioko HAPOaren berrikuspenean egindako hots-inpaktuaren azterketa eguneratzeari» dagokion espedientea.

Zeberio, 2019ko urtarrilaren 16a.

Jarduneko alkatea,

ROBERTO GONZÁLEZ DE ETXABARRI ARANDIA.


Azterketa dokumentala