Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
768

IRAGARKIA, 2019ko urtarrilaren 31koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, desjabetze-espediente bateko zenbatekoen kontsignazioa jakinarazteko dena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, eta «Portugaleteko 1. HLFG Hiri Lurzoru Finkatugabeko arearen Hiri Antolamenduko Plan Berezia, I. Fasea» deritzon desjabetze-espedientearen eraginpeko 9. eta 11. finkei dagozkien balio justuak ordaindu ezin izan direnez, iragarki hau argitaratzen da jakinarazteko Euskadiko Gordailu Kutxa Nagusian kontsignatu direla aipatutako proiektuak finka horietan eragindako kalteari dagokion balio justuaren zenbatekoak, eta haien eskura geratzen direla, jabetza egiaztatu bezain laster emateko.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 31.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala