Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
765

IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 1ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2019ko urtarrilaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, «Aizea» (BA 550920B) izeneko itsasontziaren titularrari eskatzen zaio bere ontzia Hondarribia-Mollako portutik ateratzea.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordearen aurrean edo ebazpenaren erabakia hartu duenaren aurrean, hilabeteko epean iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 1a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala