Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
762

EDIKTUA, 774/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 774/2018 hitzezko judizioa bideratu da, Limite 24 SLk eskatuta, Gerardo Poncela Ruizen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

5/2019 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hemeretziko urtarrilaren bederatzia.

Demandatzailea: Limite 24 SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Gerardo Poncela Ruiz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 774/18 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Marta Calvo Entiok eskatu du, Límite 24 SL sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Gerardo Poncela Ruizen aurka.

EPAITZA

Ezesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Gerardo Poncela Ruizen aurka Límite 24 SL sozietatearen ordezkari gisa Marta Calvo Entiok jarria, eta, ondorioz,

Demandatua absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Gerardo Poncela Ruiz demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut jakinarazpen hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemeretziko urtarrilaren hogeita lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala