Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
760

EDIKTUA, 261/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 261/2018 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Limite 24 SLk eskatuta, Jokin Lopez Rodriguezen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

4/2019 EPAIA

Eibar, 2019ko urtarrilaren 18a.

Nik, Maria de Pablo Guerrero, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditut epaitegi honetan bideratu den 261/2018 hitzezko judizioaren autoak. Judizioa Limite 24 SLk hasi du, Marta Calvo Entio sozietatearen administratzaile bakarrak ordezkatuta, Jokin López Rodríguezen aurka, zeina ez baita pertsonatu prozeduran eta auzi-ihesean baitago. Horrenbestez, honako hau ebatzi dut:

EPAITZA

Osorik baiesten dut alderdien arteko kontratu-harremanean oinarriturik Límite 24H SLk Jokin López Rodriguezen aurka aurkeztu duen demanda, eta, horrenbestez, Jokin López Rodriguez demandatua kondenatzen dut Límite 24H SL auzi-jartzaileari 640 euro ordaintzera.

Prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri Prozedura Zibilaren Legearen 455.1. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Maria de Pablo Guerrerok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, horrela erabaki, agindu eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Jokin López Rodríguez demandatuari behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko urtarrilaren hogeita zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala