Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
754

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2018ko abenduaren 28koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko dena, Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2018ko abenduaren 28koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko dena, Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik. Ebazpena 2019ko otsailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzan argitaratu zen, 23. zenbakian. Bada, hutsok zuzendu egiten dira jarraian:

Gaztelaniazko bertsioan, 3. artikuluan, honako hau esaten den lekuan:

«Artículo 3.– Ampliar el plazo de justificación al 11 de febrero de 2018, inclusive.»

honako hau esan behar da:

«Artículo 3.– Ampliar el plazo de justificación al 11 de febrero de 2019, inclusive.»


Azterketa dokumentala