Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
753

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbao (Bizkaian) dagoen «Mikeldi» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Mikeldi» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); ekainaren 651/2017 Errege Dekretua, zeinaren bidez Egokitzapen Fisikoko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dira (uztailaren 8ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2019-2020 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48003412.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Mikeldi».

Titularra: Centro de Estudios Mikeldi, SL.

Helbidea: Autonomia, 60-62.

Udalerria: Bilbo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Egokitzapen fisikoa» Goi-mailako heziketa-zikloa ematea.

– «Sareko informatika-sistemen administrazioa» Goi-mailako heziketa-zikloko talde bat murriztea.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzarako:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Jarduera fisikoak eta kirola:

○ Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta animazioa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Egokitzapen fisikoa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ Administrazio-kudeaketa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Administrazioa eta finantzak goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Zuzendaritzari laguntza ematea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ Merkataritza jarduerak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Nazioarteko merkataritza goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Marketina eta publizitatea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Garraioa eta logistika goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:

○ Bidaia agentziak eta ospakizunen kudeaketa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ Mikroinformatika sistemak eta sareak erdi-mailako heziketa -zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Sare-informatika sistemen administrazioa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Plataforma anitzeko aplikazioen garapena goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera 2: ziklo.

○ Web aplikazioen garapena goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza:

○ Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala