Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEGAZPIKO UDALA
750

IRAGARKIA, Legazpiko Udalaren 2019rako Lan-eskaintza Publikoari buruzkoa.

Estatuko 2018. urterako aurrekontu orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 165. xedapen gehigarrian jasotakoarekin bat etorriz eta langile-kontuetan dagozkion eskumenen arabera, Tokiko Gobernu Batzordeak ondoko erabakia hartu du 2019ko otsailaren 4an egin duen bileran:

1.– Legazpiko Udal Korporazioaren Osoko Bilkurak onartutako lanpostuen zerrendarekin bat etorriz, 2019rako Lan-eskaintza Publikoa onartzea. Hauxe da eskaintza:

* Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agentea:

Sailkapen-taldea: C2/C1.

Bete gabe dauden lanpostuak: 2.

Bete nahi diren lanpostuak: 2.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Sarbidea: txanda librea.

Deitutako lanpostu-kopurua handitu egin daiteke, hautaketa-prozesuan zehar, edozein arrazoi dela-eta, udaltzaingoko agente kategorian hutsik gera daitezkeen lanpostuen arabera.

2.– Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea.

Legazpi, 2019ko otsailaren 4a.

Alkatea,

KOLDOBIKE OLABIDE HUELGA.


Azterketa dokumentala