Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
747

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 29koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Amaia Torregaray Larruscain andreak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko Ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) egindako deialdiko hautapen prozesua, Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Amaia Torregaray Larruscain andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: **164**1*. Kodea: AGC8L1 – D00151-10. Jakintza arloa: Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza. Saila: Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: hirueleduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko zereginak: «Materialen Zientzia» eta «Metalezko Materialak».

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko urtarrilaren 29a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017/02/03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen Arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala