Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

IRUNGO UDALA
737

IRAGARKIA, 5.2.04: Mendibil esparruko Hiri Antolamenduko Plan Berezia hasieran onesteari buruzkoa.

2017PLES0001 zenbakiko espedientea, 5.2.04: Mendibil eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari buruzkoa.

Udal honetako Alkatetza-Lehendakaritzak 17 zenbakiko ebazpen hau eman du, 2019ko urtarrilaren 9an, eta honela dio bere xedapen zatiak:

«1.– Hasieran onestea 5.2.04: Mendibil esparruko Hiri Antolamenduko Plan Berezia.

2.– Espedientea jende aurreko informazio tramitean ezartzea, hogei egunez, iragarkia argitaratuz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Lurralde Historikoko egunkari hedatuenetako batean eta banan-banako jakinarazpena eginez.

3.– Dokumentazio hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian:

a) Ebazpen hau, Plana hasiera batean onartzeko dena, eta Udalak plan berezi horren eduki osoa herritarren eskura jartzeko erabiliko duen helbide elektronikoa.

b) Ingurumen-txosten estrategikoa argitaratu den aldizkariaren erreferentzia.»

– Ebazpen hori eta Plan Bereziaren eduki osoa herritarren eskura daude, helbide elektroniko honetan:

http://www.irun.org/cod/obras/fichaexpo.aspx?idioma=1&clave=243&tipo=0

– Ingurumen Administrazioko zuzendariaren 2018ko azaroaren 15eko Ebazpena, 5.2.04: Mendibil esparruko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa egiteko dena, 2018ko abenduaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (235. zenbakian) argitaratuta dago.

Eta hau argitaratzen da Ingurumeneko Ebaluazio Estrategikoari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeko 31. eta 32. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Irun, 2019ko urtarrilaren 24a.

Alkateak eskuordetuta.
HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ADMINISTRAZIO UNITATEKO BURUA.

Azterketa dokumentala