Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
726

EDIKTUA, 756/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

FEDE EMATEN DUT:

Epaitegi honetan bideratutako 756/2017 judizio arruntean epaia eman da 2018ko azaroaren 23an.

Victor Manuel García Montoro egun non bizi den ez dakigunez, ediktu honen bidez 2018ko azaroaren 23ko ebazpena jakinarazten zaio, eta aditzera ematen zaio ebazpen judizial/prozesal horren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela hogei eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EB Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra indargabetzen duena.

Eta Victor Manuel García Montorori behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu zer helbide duen, ediktu hau eman eta sinatzen dut. Ediktua organo judizial honen iragarki-taulan argitaratuko da. Organo judizialari ohartarazten diot hurrengo jakinarazpenak ebazpenaren edo zedularen kopia bat iragarki-taula horretan argitaratuz egingo direla, eta ondorio guztiak izango dituztela.

Bilbao, 2019ko urtarrilaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala