Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
718

7/2019 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat. Erabaki horren bidez, indargabetuta uzten da Asua Products SA enpresaren instalazioetako kanpoko larrialdi-plana. Enpresa hori Sondikako (Bizkaia) Sangroniz bidean (16-20) dago.

2019ko otsailaren 5ean egindako bileran, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartu zuen: Asua Products SA enpresaren instalazioetako kanpoko larrialdi-plana indargabetuta uztea. Enpresa hori Sondikako (Bizkaia) Sangroniz bidean (16-20) dago. Horri beharrezko publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Asua Products SA enpresaren instalazioetako kanpoko larrialdi-plana indargabetuta uzten duen Erabakia. Enpresa hori Sondikako (Bizkaia) Sangroniz bidean (16-20) dago. Eranskinean dago jasota erabaki hori.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 5EKO 7/2019 EBAZPENARENA

Gobernu Kontseiluaren 2019ko otsailaren 5eko Erabakia, Asua Products SA enpresaren instalazioetako kanpoko larrialdi-plana indargabetuta uzten duena. Enpresa hori Sondikako (Bizkaia) Sangroniz bidean (16-20) dago.

Sondikako (Bizkaia) Sangroniz bidean (16-20) dagoen Asua Products SA enpresaren instalazioek kanpoko larrialdi-plan (KLP) bat dute, Gobernu Kontseiluak 2011ko urriaren 26ko saioan harturiko Erabakiaren bidez onartutakoa. Izan ere, babes zibilaren esparruan garai hartan indarrean zegoen araudiak (uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretua eta haren aldaketak, 119/2005 Errege Dekretua eta 948/2005 Errege Dekretua) enpresa ukitzen baitzuen.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren jakinarazpena jaso ostean, Asua Products SA enpresak zenbait neurri ezarri ditu biltegiratze-instalazioetan. Neurri horien bitartez bermatu nahi du gaur egun ez dela gainditzen irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren 2. eta 3. zutabeetan (I. eranskineko 1. zatian) ezarritako atalase-kopurua. Aipaturiko neurriak enpresaren erosketa-politika batekin osatzen dira, produktuen existentzia eta gehieneko kopuruak jasotzen dituena. Hori dela eta, 840/2015 Errege Dekretuaren arabera, istripu larriei buruzko araudiak ez du eraginik izango establezimenduan, eta bidezkoa da indargabetuta uztea aipaturiko instalazioen KLPa.

Horregatik guztiagatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, eta eztabaidatu beharrekoak eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako hau erabakitzen du:

ERABAKIA

«Lehenengoa.– Indargabetuta uztea Asua Products, SA enpresaren instalazioetako kanpoko larrialdi-plana. Enpresa Sondikako (Bizkaia) Sangroniz bidean (16-20) dago. Larrialdi-plana Gobernu Kontseiluak 2011ko urriaren 26ko saioan hartutako Erabakiaren bidez onartu zen, eta 2011ko azaroaren 22ko EHAAn argitaratu (221. zk.), kanpoko larrialdi-plana izateko betebeharretik kanpo gelditu baita.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak aginduko du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko».


Azterketa dokumentala