Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LARRABETZUKO UDALA
715

IRAGARKIA, Larrabetzuko Udalaren 2019ko lan publikoko eskaintza onartzeari buruzkoa.

2018ko gabonilaren 19an Larrabetzuko Udaleko Udalbatzak egindako osoko bilkurak 2019 ekitaldirako Lanpostuen zerrenda eta horrekin batera doan Lan Publikoko Eskaintza onartu zuen, gero adieraziko den plaza betetzeko, Toki araubide Orokorrari buruzko apirilaren 2ko Legearen 91. artikuluak, Langile Publikoen Estatutu Orokorraren Testua Bateratua onartu zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzazko Errege Dekretuaren 70. artikuluari eta Euskadiko Funtzio Publikoari buruzko garagarrilaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluei jarraituz.

Funtzionarioa:

– Izena: aparejadorea.

– Eskatutako titulazioa: aparejadore edo arkitektura teknikoa.

– Betetzeko modua: txanda askea, lehiaketa-oposaketa.

– Hutsik dauden plazak: 1.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.

– Derrigortasun-data: 2019-12-31.

– DO maila: 21.

– Urteko berariazko osagarri: 23.394,39 euro.

– Jardunaldi osoa.

Larrabetzu, 2019ko zezeilaren 4a.

Alkatea,

IÑIGO GAZTELU BILBAO.


Azterketa dokumentala