Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
711

26/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) sartutako txanda irekiko esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitutako hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak onartu ziren (2015eko ekainaren 3ko EHAAn, 102. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1139/2015 Ebazpenaren bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak onartu ziren, kategoria horretako destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetan izanik (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 916/2018 Ebazpenaren bidez, medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala), txanda irekiko izangaien behin betiko zerrenda eta oinarri orokorren 16.7 ataleko destino-esleipena argitaratu zen, destinoa Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik (Osakidetzako webgunean argitaratu zen).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 917/2018 Ebazpenaren bidez, I. eranskinean argitaratu zen medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) sartutako txanda irekiko esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa (2018ko azaroaren 5eko EHAA, 212. zk.).

Lanpostuaz jabetzeko ezarritako epea amaituta, txanda irekiko izangaiei oinarri orokorretako 16.7 oinarrian aurreikusitakoaren araberako destinoak eskainiko zaizkie.

Oinarri orokorretan xedatutakoa aplikatu beharko zaio destinoen esleipen- eta hautapen-prozesu honi; betiere, txanda irekian parte hartzen dutenen artean eta lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera esleituta.

Ezin izango zaie atal honetan eskainitako destinorik esleitu, baldintzak bete arren, destino guztiak ez aukeratzeagatik aurreko fasean destinorik lortu ez dutenei.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta pertsonalaren arloan indarreko legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitara dadila agintzea I. eranskinean jasotako izangaiak estutupeko langile finko izendatzen direla, medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) txanda irekian. Destinoa Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko erakundeetan izango dute.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabete izango dute destinoaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko du destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehendabizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko deklarazio bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, hautagaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, non adieraziko baitute ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, adingabeen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta Sexu-delitugileen Erregistro Nagusitik egiaztagiria eskuratzeko baimena.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan, aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta ondorioztatzen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezin izango dira jabetu langile estatutario gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie ezen, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira aurkeztu ezean, dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. apartatutan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala