Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2019ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
700

IRAGARKIA, 2019ko urtarrilaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita linea hau 132 kV-ko zirkuitu bikoitzera berritzeko proiektua: Abadiño TA – Basauri TA eta Euba TArako adarra, Bizkaiko Lurralde Historikoari dagokion zatian, Abadiñoko, Durangoko, Izurtzako, Iurretako, Amorebieta-Etxanoko, Lemoako, Bediako, Galdakaoko, Zaratamoko, Basauriko eta Arrigorriagako udal-mugarteetan.

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2002-12-23ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen dira energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak–, eta honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta Goi-tentsioko Instalazioen Baldintza Teknikoei eta Segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT) –maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuak onartutakoak (2014-06-09ko BOE)–; Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, (2013-12-11ko BOE), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onarpena, onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Erref.: L-8319 GHI/TLE.

Esp.: AT-Y-2018-00090.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

– Kokapena: Abadiñoko, Durangoko, Izurtzako, Iurretako, Amorebieta-Etxanoko, Lemoako, Bediako, Galdakaoko, Zaratamoko, Basauriko eta Arrigorriagako udal-mugarteak.

– Aurrekontua: 3.019.385,03 euro.

– Helburua: Abadiño TA – Basauri TA eta Eubara TArako adarreko linea elektrikoa 132 kV-ko zirkuitu bikoitzera berritzea.

– Instalazioaren ezaugarriak: Alfredo Mas Torres industria-ingeniariak 2018ko ekainean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.

Hauek eskatzen dira: administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onarpena, onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Jendaurrean jartzen da denek jakin dezaten, bai eta informazioa aztergai egon dadin ere Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo udaletxean bertan. Bestetik, egoki iritzitako alegazioak egiteko, bina ale aurkeztu behar dira, kasuan kasuko ordezkaritzan, hogeita hamar eguneko epean gehienez, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2019ko urtarrilaren 23a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala