Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2019ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
699

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 114/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia – Zibileko ZULUP.

Judizioa: 114/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Jose Manuel Mojon Garcia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-24an. Hona hemen epaitza:

7/2019 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 24a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santosek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko eta Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak, ikusi ditut 114/18 hitzezko judizioaren autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Hona hemen alderdiak: batetik, Limite 24 SL demandatzailea, bere izenean eta defentsan, eta bestetik, auzi-ihesean den José Manuel Mojón García demandatua. Horiek horrela, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Ezetsi egiten da Limite 24 SL enpresak José Manuel Mojón Garcíaren aurka jarritako demanda.

Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitaratzea: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Administrazioaren letradua naizenez, guzti horren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemeretziko urtarrilaren hogeita lauan.

Jose Manuel Mojon Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala