Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2019ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
698

EDIKTUA, 229/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 229/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Cafés Foronda SA eta Automáticos 85 SA.

Abokatua: Raquel Rincón Herrero eta Raquel Rincón Herrero.

Prokuradorea: Sebastian Izquierdo Arroniz eta Sebastian Izquierdo Arroniz.

Demandatua: Jia Le Zhang Zhan.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horren gainean, 279/18 epaia eman zen, 2018-12-14an. Honela dio epaitzak:

279/2018 EPAIA

Gasteizen, 2018ko abenduaren 13an.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 229/18 judizio arruntaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Cafés Foronda SA eta Automáticos 85 SA, Rincón letraduak lagundurik eta Izquierdo prokuradoreak ordezkaturik.

Demandatua: Jia Le Zhang Zhan, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Automáticos 85 SAk Jia Le Zhang Zhan-en aurka jarritako demanda, eta, beraz, demandatua kondenatzen dut 15.000 euro gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbide-oinarrian zehaztutako interesak ordaintzera. Jia Le Zhang Zhan-i ezartzen dizkiot kostuak.

Partez baiesten dut Cafés Foronda SAk Jia Le Zhang Zhan-en aurka jarritako demanda, eta, beraz, demandatua kondenatzen dut 10.000 euro gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbide-oinarrian zehaztutako interesak ordaintzera. Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman ezen, ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, 20 eguneko epearen barruan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLren 458. artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatutakoa). Arabako Probintzia Auzitegia arduratu da aipatutako errekurtsoaz.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek BANESTO bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0009 0000 04 0229 18 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jia Le Zhang Zhan demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala