Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2019ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

SEGURTASUN SAILA
685

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 23koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat txakur-gidaria izateko espezializazio ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena.

Deialdia egiteko, honako hauetan xedatutakoa hartu da aintzat: Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legea; Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea; eta Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretua, eta horren gainean otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak eta maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuak egindako aldaketak.

Halaber, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontseilu Errektoreak ere onartu du deialdia, eta, hartara, Segurtasuneko sailburuordeak egindako eskabideari erantzun zaio.

Horretan guztian oinarrituta, zuzendari honek erabaki du Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat txakur-gidaria izateko espezializazio ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egitea:

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

1.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat, oposizio sistema bitartez, txakur-gidaria izateko espezializazio ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten da.

Deitutako ikastaroak espezializazio ikastaro izaera du, Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 54. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.– Deitutako plazak, guztira, 8 dira, honako eran zehaztuta:

• Plaza 1, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena kategoriako karrerako funtzionarioentzat.

• 7 plaza, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat.

3.– Hautaketa-prozedura horren fase bat gehiago gisa osatuko da, prestakuntza-ikastaro batekin batera.

4.– Deitutako plaza kopurua handi daiteke, hautaketa-prozedura honen garapenean zehar edozein inguruabarrengatik sortzen diren txakur-gidari espezialitateari lotuta deitutako kategoria desberdinen beharrizanen arabera. Kopuru handitze hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren ebazpen baten bitartez argitaratuko da, Hamalaugarren Oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Lanpostu-gehikuntza hori Hamargarren oinarriko 3. zenbakian aurreikusitako izapidea gauzatu aurretik ezarri beharko da.

Bigarrena.– Parte hartzeko betekizunak.

1.– Hautaketa-prozeduran onartuak izateko honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Aldez aurretik eskaera egitea.

b) Honako egoera hauetan egotea:

b.1.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena Kategorian erreserbatutako plazarako hautaketa-prozeduran parte hartzeko kategoria horretako karrerako funtzionario izendatuta egotea eta horretan jarduneko zerbitzuko administrazio-egoeran izatea.

b.2.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian erreserbatutako 7 plazetarako hautaketa-prozeduran parte hartzeko kategoria horretako karrerako funtzionario izendatuta egotea eta horretan jarduneko zerbitzuko administrazio-egoeran izatea.

c) Abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 5,3 azken paragrafoan eta uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 65.5 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Ebazpen hau argitaratzen denean, atxikitako lanpostuan gutxieneko egonaldiari lotuta ez egotea egonaldi hori betea egon ezik, edo organo eskudunak uko egitea onartu badu edo menpekotasunaren ezaugarri eta arrazoi berberak dituen beste lanpostu bat lortu nahi bada.

d) Txakur-gidariak gaikuntza lortuko duen txakurra mantentzeko, zaintzeko eta etxebizitzara eramateko konpromisoa bere gain hartzea.

e) Txakur-gidaria Espezializazioan hiru deialdi baino gehiagotan parte hartu gabe egotea. Deialdi bat agortutzat emango da, eta konputagarritzat joko da, funtzionarioa ikastaroan parte hartzeko ontzat ematen den kasuan. Ez ordea, deia egiten duen organoak ikusten badu, nahi gabeko kausa dela-eta, izangaia ikastarora ez dela bertaratu edo ikastaroa ez duela amaitu. Hala denean, behar bezala justifikatuta egon beharko du.

2.– Hautaketa-prozeduran parte hartzeko aurreko atalean ezarritako baldintza guztiak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik, egiaztapenak egiteko prozedura-fasearen kaltetan izan gabe.

3.– Hautaketa-prozeduran onartua izateko eta parte hartzeko, nahikoa izango da izangaiek, beren eskabide orrian, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea, beti ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dituzte. Bi aldeok ziurtatzea deitzen duen organoaren eginkizuna izango da eta ofizioz ziurtatuko du dagokionean Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskatuz.

4.– Hautaketa-prozeduraren edota uneren batean, onartutako eta baztertzeko zerrenda egiten duen eskudun organoak jakingo balu izangaietako bati deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzen bat falta zaiola, hautaketa prozesutik kanpo utziko luke, eta hala badagokio, prestakuntza ikastarotik baztertu egingo luke, beti ere, interesatuari entzun ondoren.

5.– Hautaketa-prozedura honetan parte hartzea borondatezkoa da eta proba psikoteknikoetan eta nortasun-probetan parte hartzeko parte-hartzailearen onespena ekarriko du ondorioz, eta proba horien emaitzak beste balorazio faktore bat bezala erabiltzea onartuko da, Oinarri hauetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Eskabideak.

1.– Hautaketa prozeduran parte hartu nahi dutenek, sailen arteko intraneten bitartez –Gurenet– eta horretan azaltzen den eskabide eredua erabiliz egin beharko dute eskaria.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita 20 egun baliodunekoa izango da.

3.– Eskabidean zehaztu egin beharko dute oposizioko probak zein hizkuntzatan egin nahi dituzten, gazteleraz edo euskaraz.

4.– Izangaiak eskabidean aipatu egin beharko du eskatutako betekizun guztiak dituela eskabidea aurkezteko epe-mugarako.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, eta Bigarren Oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak, onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onartuko du eta zerrenda hori Hamalaugarren Oinarrian aurreikusitakoaren bat etorriz argitaratuko da.

2.– Behin-behineko zerrendan baztertuta agertzen diren izangaiei dagozkien arrazoiak adieraziko zaizkie, eta interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabideak izan ditzakeen hutsak zuzentzeko.

3.– Aurkeztutako erreklamazioak onartutako edo baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda behin betiko egiten dituen zerrendan onartuko edo baztertuko dira. Zerrenda horiek lehen atalean aurreikusitako eran argitaratuko dira.

4.– Aurreko zerrendak eta ondoren argitaratuko direnak ere, pertsonaren identifikazioa beren zenbaki profesionalaren bitartez egingo da.

Bosgarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

1.– Epaimahai Kalifikatzaile bat eratuko da, eta beraren helburua izango da oposizio-lehiaketako probak zehaztea, garatzea eta ebaluatzea eta izangaiak hautatzea, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen eta uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren aurreikuspenen arabera. Epaimahai horrek epaimahaiburua, bi bokal eta idazkari bat izango ditu.

Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten pertsonen eta ordezkoen izendapena Hamalaugarren Oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz argitaratuko da, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren bitartez.

Otsailaren 28ko 4/2005 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, bere eraketan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ordezkaritza orekatua izango da.

Epaimahai kalifikatzailean parte hartzeagatik legez ezarritako kalte-ordainak jasoko dira.

2.– Epaimahai Kalifikatzailearen jardunak organo kolegiatuen funtzionamenduko araudi erregulatzailean indarrean diren xedapenak aintzat hartuko ditu.

3.– Epaimahai Kalifikatzaileak garatu eta ebaluatuko ditu hautaketa-prozedura osatzen duten probak eta merezimenduak, eta zeregin horretan, autonomia funtzional osoz jardungo du. Horrez gainera, prozeduraren objektibotasunaren erantzule izango da, eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du.

4.– Epaimahai Kalifikatzaileak, hautaketa-prozeduraren proba guztietarako edo batzuetarako, aholkulariak edo espezialistak erabil ditzake, haien espezialitateen barruan aholkuak eta laguntza teknikoa eman ditzaten eta ez beste ezertarako.

5.– Deialdiaren oinarrietan aurreikusten ez diren alderdiei dagokienez, hautatzeko sistema burutzeko beharrezko jotzen dituzten neurriak hartu, eta oinarri horiek ulertu eta ezartzerakoan sortzen diren arazo guztiak erabaki ahal izango ditu epaimahaiak, baita bere funtzioetako jarduna ere.

6.– Epaimahaiak ezingo ditu hautagai gehiago hautatu, deialdiko lanpostu kopurua baino. Muga hori hausten duten proposamen guztiak erabat deusezak izango dira.

7.– Epaimahai kalifikatzailearen erabakiak Hamalaugarren Oinarrian aurreikusitakoaren bat etorriz argitaratuko dira.

8.– Epaimahai kalifikatzaileari zuzendutako idatziak honako posta-elektronikora bidali beharko dira:

2019guiacanino@seg.euskadi.eus

Epaimahaiak bide horretatik erantzungo die jasotako idatziei, beti ere, Ertzaintzako funtzionarioen posta-elektroniko korporatiboko norbanako helbidera zuzendutakoei.

Seigarrena.– Hautaketa-prozesua.

1.– Hautaketa-prozesua oposizio bitartez izango da. Oposizio horretan izangaien gaitasuna eta beraien arteko lehentasun hurrenkera zehaztuko dira.

2.– Oposizioko guztirako puntuazioa hori osatzen duten ariketa edo proba desberdinetan lortutako gehiketatik lortutakoa izango da, eta hala dagokionean, euskararen ezagutza merezimendu gisa ebaluatuko da. Puntuazio horrek zehaztuko du izangaien lehentasun ordena.

Zazpigarrena.– Oposizioa.

Oposizioan, ondoz ondoko proba hauek egin beharko dira:

1.– Lehenengo proba, nahitaezkoa eta baztertzailea: jakintza proba bat izango da eta test erako galdetegia idatziz erantzun beharko da.

Probaren edukia ebazpen honen I. eranskinean zehaztuta dago.

Test erako galdetegiko galdera bakoitzean lau erantzun aukera izango dira. Lau aukera horietatik bat bakarrik izango da erantzun zuzena.

Proba honetan, erantzun zuzen bakoitzak puntu bat batuko du, eta gaizki emandako erantzun bakoitza 0,333 punturekin zigortuko da. Erantzun bat baino gehiago duten galderak erantzun gabeko galderatzat hartuko dira. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko.

Proba honetan, 0 puntutik 90era emango dira, eta kanpoan geratuko dira gutxienez 45 puntu lortzen ez dutenak.

Hautaketa sistemaren hurrenkera onari begira, Epaimahai kalifikatzaileak, eskatu beharreko gutxiengo maila kontuan izanik, proba honetan erakutsitako ezagutza-maila eta hautagaien identitatea jakin baino lehen, proba gainditzeko beharrezko gutxieneko puntuazioa non ezarri erabaki ahal izango du eta akordio hori argitaratuko du. Horrelakoan, proba honetako puntuazioa lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, Epaimahai kalifikatzaileak ondorengo formula aplikatuko du:

HAP = (APgeh / 2) x (1 + (PZ - m) / (PZgeh - m))

Hau da:

HAP = Hautagaiak lortutako azken puntuazioa.

APgeh = Proban gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (Deialdiaren oinarrien arabera, proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 90 puntu).

PZ = Hautagaiak lortutako puntuazio zuzena:

PZ = Erantzun zuzenak – (errore kopurua x 0,333).

m = Epaimahaiak ezarritako proba gainditzeko gutxienez lortu beharreko puntuazioa.

PZgeh = Probaren gehieneko puntuazio zuzena (Proban gehienez lortzen den puntuazio zuzena).

2.– Bigarren proba. Derrigorrezkoa eta baztertzailea, proba psikoteknikoa.

Ertzaintzako txakur-gidaria espezialitateko eginkizunak betetzeko gaitasunak baloratuko zaizkie izangaiei.

Idatzizko test psikotekniko bati erantzun beharko zaio honako aldagaiak ebaluatzeari begira: hitzezko gaitasunak, arrazoitze-gaitasunak eta gaitasun espazialak.

Test erako galdetegiko galdera bakoitzean lau erantzun aukera izango dira. Lau aukera horietatik bat bakarrik izango da erantzun zuzena.

Proba honetan, erantzun zuzen bakoitzak puntu bat batuko du, eta gaizki emandako erantzun bakoitza 0,333 punturekin zigortuko da. Erantzun bat baino gehiago duten galderak erantzun gabeko galderatzat hartuko dira. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko.

Proba 0tik 40 puntura bitartean baloratuko da. Proba honetan gutxienez 20,00 puntu lortzen ez duena modu automatikoan baztertuta geratuko da.

Hautaketa sistemaren hurrenkera onari begira, Epaimahai kalifikatzaileak, eskatu beharreko gutxiengo maila kontuan izanik, proba honetan erakutsitako ezagutza-maila eta hautagaien identitatea jakin baino lehen, proba gainditzeko beharrezko gutxieneko puntuazioa non ezarri erabaki ahal izango du eta akordio hori argitaratuko du.

Horrelakoan, proba honetako puntuazioa lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, Epaimahai kalifikatzaileak ondorengo formula aplikatuko du:

HAP = (APgeh / 2) x (1 + (PZ - m) / (PZgeh - m))

Hau da:

HAP = Hautagaiak lortutako azken puntuazioa.

APgeh = Proban gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (Deialdiaren oinarrien arabera, proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 40 puntu).

PZ = Hautagaiak lortutako puntuazio zuzena:

PZ = Erantzun zuzenak – (errore kopurua x 0,333).

m = Epaimahaiak ezarritako proba gainditzeko gutxienez lortu beharreko puntuazioa.

PZgeh = Probaren gehieneko puntuazio zuzena (Proban gehienez lortzen den puntuazio zuzena = azterketa bateko erantzun zuzenen kopurua, galdera guztiak ondo erantzunda).

3.– Hirugarren proba. Derrigorrezkoa eta baztertzailea, nortasun-proba.

Proban hautagaien nortasun-ezaugarri nagusiak eta egokitasun-adierazleak ebaluatuko dira eta izangaiaren jokaera- eta gaitasun-egokitasunak zehaztuko dira.

Proba honetan nortasun-testa egingo da, eta horretan hautaketa-prozeduran parte hartzen dutenen nortasun-ezaugarri nagusiak eta asaldura eta moldatu ezina neurtuko dira.

Proba 0tik 40 puntura bitartean baloratuko da. Proba honetan gutxienez 20,00 puntu lortzen ez duena modu automatikoan baztertuta geratuko da.

4.– Laugarren proba, borondatezkoa, gaitasun fisikoaren proba. Proba 0tik 30 puntura bitartean baloratuko da. Deialdi honetako II. eranskinean agertzen diren hiru ariketak egingo dira eta horien balorazioa horretarako ezarritako baremoen arabera egingo da, II. eranskinean zehaztuta agertzen denaren arabera.

Proba gainditzeko, proba osatzen duten hiru ariketetatik, ariketa bakoitzean, gutxienez 5 puntu atera beharko dira eta hiru ariketak batuta gutxienez 15 puntu.

Ariketa fisikoetan parte hartzen dutenak beren erantzukizupean egingo dituzte eta ariketetarako kirol arropa egokia ekarri beharko dute.

5.– Bosgarren proba, nahitaezkoa eta baztertzailea: aurrez aurreko elkarrizketa bat, helburu duena hautagaien lan-jarduerarako jokabideak neurtzea.

Proba 0tik 40 puntura bitartean baloratuko da. Proba honetan gutxienez 20,00 puntu lortzen ez duena modu automatikoan baztertuta geratuko da.

Elkarrizketaren ariketa egin aurretik, prozesuan parte hartzen dutenek curriculum vitae sinplifikatu bat bete beharko dute, eskuratuko zaien eredu normalizatuaren arabera. Curriculum hori ez da puntuagarria izango, eta elkarrizketa egiteko oinarri gisa baino ez da erabiliko.

6.– Seigarren proba, nahitaezkoa eta baztertzailea, proba praktikoa.

Txakurrarekin proba praktikoa egin beharko da eta hautagaiak honako ataletan duen jokabidea baloratuko da: txakurrari aurkeztea, iniziatibak, laztanak, jolasak, aginduak, ohiturak edo jokaera, orokorrean nola moldatzen den, beldurrak eta akats larriak.

Proba 0tik 90 puntura bitartean baloratuko da. Proba honetan gutxienez 45,00 puntu lortzen ez duena modu automatikoan baztertuta geratuko da.

Zortzigarrena.– Oposizio-proben garapena.

1.– Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik bi hilabete igaro arte ez dira hasiko probak.

2.– Lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia gutxienez zazpi egun natural lehenago iragarriko dira, hogeita laugarren oinarrian ezarritako eran, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez iragarri ere. Gainerako probak aditzera emateko ondoz-ondoko iragarkiak ere hogeita laugarren oinarrian ezarritako eran jakinaraziko dira, gutxienez 72 ordu lehenago, eta Epaimahai Kalifikatzailearen erabaki bidez.

3.– Kalifikazio Batzordeak bere esku izango du oposizioko probak eta gainerako ariketak egiteko hurrenkera –Zazpigarren oinarrian ezarritakoa– aldatzeko aukera, baita hainbat proba egun berean egitea erabakitzekoa ere. Horrelakoetan, proba eta/edo ariketen emaitzak argitara emango dira deialdiaren oinarrietan ezarritako ordenan. Bakar-bakarrik argitaratuko dira aurreko ariketak gainditu dituztenen proba eta/edo ariketen emaitzak, zazpigarren oinarrian ezarritako ordenari jarraituz.

4.– Epaimahaiaren deiaren arabera ezarritako ordu, egun eta lekuan derrigorrezko probak edota ariketak garatzeko agertzen ez direnak automatikoki hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko dira, ez agertzeko arrazoi gaindiezinak izanda ere. Gauza bera gertatuko zaie derrigorrezko probetara eta/edo ariketetara horiek hasita daudela agertzen diren hautagaiei.

Derrigorrezko probaren batek ariketa bat baino gehiago balu, haietako batera berandu agertzea edo ez agertzea ez aurkeztutzat emango da.

Aurrekoan ezarritakoaren salbuespen gisa, hautaketa proben garapenean aukera- eta tratu-berdintasuna bermatzeko xedeaz, hautaketa prozesuen garapenean aukera eta tratu berdintasuna bermatzeko, Epaimahai kalifikatzaileak probak egiteko datak eta/edo tokiak egokitu ahal izango ditu; esaterako, emakumeen kasuan, hala eskatzen duten haurdunaldiagatiko arriskuagatik edo erditzeagatik edo berehalako erditzea izateagatik edo oraintsu erdituta izateagatik; betiere, inguruabar horien berri eman behar izango zaio Epaimahai kalifikatzaileari proba edo ariketa egin baino lehen eta medikuaren agiri bitartez ziurtatu beharko zaio.

5.– Proba eta ariketetara agertzeko, parte-hartzaileak identifikatzeko agiria ekarri beharko da, eta Epaimahai Kalifikatzaileak agiri horietako bat erakusteko eska dezake uneoro.

6.– Proba baztertzaile bakoitza bukatu ondoren, Epaimahai Kalifikatzailearen erabaki bidez, hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenen emaitzak argitaratuko dira, hogeita laugarren oinarrian ezarritako eran, eta lortutako puntuazioa zehaztuta.

7.– Hautagaiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan egin ahal izango dituzte oposizioaren ariketak.

Bederatzigarrena.– Euskararen ezagutza baloratzea.

1.– Euskararen ezagutza merezimendu bezala baloratuko da.

2.– Eskabideak aurkezteko epe-mugan Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenei 33 puntu aitortuko zaizkie.

3.– Hautaketa-prozesuaren garapenean ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko inolako probarik egingo.

4.– Aipatutako egiaztagiriak epaimahai kalifikatzaileak konprobatu eta baloratuko ditu ofizioz.

Hamargarrena.– Azken kalifikazioa.

1.– Oposizioko guztirako kalifikazioa, proba edo ariketa desberdinetan lortutako puntuaketaren batuketa izango da, eta hala dagokionean euskararen ezagutza merezimendu gisa ebaluatzetik gehitzen dena, guzti horrek zehaztuko duelarik izangaien lehentasun-hurrenkera.

2.– Lehentasun-hurrenkerako puntuazioen berdinketa honako irizpideekin bat etorriz ebatziko dira eta honako ordena jarraituz:

a) Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea.

b) Euskararen ezagutzan lortutako puntuazio altuena.

c) Ezagutza teorikoen proban (oposizioko lehen proba) lortutako puntuazio altuena.

3.– Hautaketa-prozeduraren kalifikazioa amaitzen denean, Hamahirugarren Oinarriko hirugarren atalean aurreikusitako eran, honako hauek onartu eta argitaratuko ditu eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariari igorriko dizkio:

a) Hautaketa-sistema gainditu duten pertsonen zerrenda, lortutako gehiengo puntuaziotik gutxienerako hurrenkeran. Kategoria desberdinetako plazetara jotzen duten pertsonen zerrendak desberdinduko dira.

b) Hautaketa-sistema gainditu duten pertsonen zerrenda, sailkapeneko lehentasun-ordena jarraituz eta deitutako plazen kopuruan sartzen direnak kontuan hartuz. Kategoria desberdinetako plazetara jotzen duten pertsonen zerrendak desberdinduko dira.

c) Hautatuak izan ez diren pertsonen zerrenda, hautaketa-sistema gaindituta sailkapeneko lehentasun-ordena jarraituz eta deitutako plazen kopuruan sartzen ez direnak kontuan hartuz. Kategoria desberdinetako plazetara jotzen duten pertsonen zerrendak desberdinduko dira.

4.– Eraginkortasun-printzipioa aplikatuz, hautatutako izangaien zerrendetan edozein arrazoirengatik sor daitezkeen bete gabeko lanpostuak bete ahal izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren Ebazpenaren bitartez, deitutako plaza guztiak bete arte, aurreko puntuko c atalean ezarritako lehentasun-hurrenkera jarraituz, Kategoria horretako lanpostu hutsa hurrengo dauden izangaiekin bete arte. Ebazpen horiek Hamalaugarren Oinarriko hirugarren atalean aurreikusitakoarekin bat etorriz argitaratuko dira.

Hamaikagarrena.– Txakur-gidaria izateko ikastaroak.

1.– Hautatuek Hamargarren Oinarrian dioenaren arabera, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak deituko ditu Ebazpenaren bidez, Brigada Mugikorreko Ikastaroak egiteko.

2.– Ikastaro desberdinetan atxikitzeko 10.3.a) Oinarrian ezarritako lehentasun-hurrenkera izango da kontuan.

3.– Interesdunei ikastaroetan sartzeko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak jakinaraziko die Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bitartez.

4.– Prestakuntza-ikastaroak horien Ikasketa Planarekin bat etorriz garatuko dira.

5.– Prestakuntza-ikastaroak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egingo dira edo zuzendari nagusiak erabakitzen duen egoitzan.

6.– Familia- eta Lan-bizitza uztartzeari buruzko Legea ezarriz aldagarria izango da prestakuntza-ikastaroetan sartzeko eskubidea; ezkontza eta erditzea, erditze aurretiko eta erditze ondorengo egoeretatik sortutakoak izango dira kontuan. Inguruabar horiek aintzat hartzeko eragindako pertsonek Polizia eta Larrialdietako zuzendari nagusiari igorri beharko dizkiote halako alegazioak. Familia- eta Lan-bizitza uztartzeari buruzko Legea ezartzetik sortutako inguruabarren ezarpenean -ezkontza eta erditzea, erditze aurretiko eta erditze ondorengo egoeretatik sortutakoak- ikastaro batera atxikitako prestakuntza-ikastaroa egingo duen izangaiari dagokionez, 11.3.a) Oinarrian ezarritakoaren lehentasun-hurrenkeraren arabera, ez da bere azken kalifikaziorik argitaratuko eta aurreko postuko izangaiaren prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioa argitaratu arte bertan behera geratuko da.

7.– Prestakuntza-ikastaro bakoitzaren azken emaitzak Hamalaugarren Oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz argitaratuko dira.

8.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak erabakiko du prestakuntza-ikastaroa gainditu ez dutenen baztertzea.

9.– Prestakuntza-ikastaroaren edozein momentutan ikusiko balitz ikaslearen espedientetik prestakuntza-aldia ezin izango lukeela gainditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak bazter utzi ahal izango du prozesutik, betiere, interesdunari entzun ondoren.

Hamabigarrena.– Araubide Juridikoa.

1.– Hautagaiei, prestakuntza-ikastaroa egiten duten bitartean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren barne-araudia aplikatuko zaie. Halaber, diziplina-araubidearen arabera irakaskuntza arloko diziplina-hutsegite hutsak ez diren egoeretan, Euskal Herriko Polizia Kidegoen diziplina-araubidearen arauak aplikatuko dira. Halaber, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia izango da eskoletan ez egoteko edozein lizentzia edo baimena eman ahal izango duen eskudun organoa.

Prestakuntza-ikastaroan zehar eskola-jardueretarako asistentzia ezinbestekoa da, eta edozein baimen motatarako zerbitzu-eginkizuntzat joko da.

2.– Izangaiei prestakuntza-aldian zehar lizentzia bat emango zaie, lanean diren lanpostuari dagokionez.

3.– Txakur-gidarian Espezializatzeko ikastaroa gainditzeak bere horretan ez du aitortuko halako lanpostu baterako atxikipena edota espezialitate hori betekizun moduan duten lanpostuei esleitutako betekizunak burutzera. Hala ere, gainditzen duten pertsonek behartuta izango dira aukeraketa hori egitera lehen deialdia egiten denean; hala egin ezean, 4/1992 Legearen 65. artikuluan agertzen diren ohiko sistemen edo 72. artikuluan agertzen den aparteko sistemaren arabera, prestakuntza eta jasotako ezagutzak eskatzen dituzten lanpostu huts guztietara atxikituak izan baitaitezke ezinbestean. Azken kasu horretan ez da inolako diru-konpentsaziorik izango.

4.– Prestakuntza ikastaroak derrigorrezkoak eta baztertzekoak dira, eta eurotara ez bertaratzeak edo ez gainditzeak ondorio hauek izango ditu izangaientzako: hautaketa-prozesutik berehalakoan bazter uztea eta kategorian sartzeko lituzkeen eskubide guztiak galtzea. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak egingo du bazter uzteko den deklarazioa.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa kontutan izanda ere, gaindiezinezko kausaren bat dela-eta, pertsona batzuk ez badira agertzen ikastarora edo amaitzen ez badute, hauek egin daitezen hurrengoren batean egin ditzakete izangaiok: baldin eta aurrekoa ezinezko egiten zituzten zirkunstantziak desagertuz gero, eta interesdunaren aldez aurretiko eskaririk bada. Baztertzearen adierazpena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak egingo du, berak hartuko baitu bidezko erabakia.

Hamahirugarrena.– Pertsonen identifikazioa hautaketa-prozeduran.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartuko duten pertsonak, prozeduran zehar eskaeraren identifikaziorako lanbide zenbakiaren bitartez identifikatuko dira.

Hamalaugarrena.– Argitalpenak.

Hala adierazten den kasuetan izan ezik, argitalpenak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean egingo dira, Gurenet korporazioko intranetean kontsultatu ahal izango direnaren kaltetan izan gabe. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholeko argitalpen datak mugatzaileak izango dira epe-konputuetarako.

Hamabosgarrena.– Kalte-ordainak.

Izangaien aldetik barneko edozein hautaketa-prozesuetako deialdietara aurkeztea borondatezkoa denez gero, izangaiek ez dute inolako eskubiderik izango hautaketa aldian, ikastaroaren prestakuntza-aldian eta praktika-aldian sor daitezkeen bidaia gastuen edo beste batzuen gainean, eta, beraz, Administrazioak ez du gastuok ordaintzeko obligaziorik.

Hamaseigarrena.– Errekurtsoak.

Deialdi honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkaratu dezakete.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin izango da jurisdikzioaren bidetik errekurritu, harik eta errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo isilbidez presuntziozko ezespena eman arte.

Interesdunak jurisdikzioaren bidetik aurkaratzen badu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluaren arabera.

Deialdi honetatik, Epaimahaien jardueratik edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak aurkaratu ahal izango dituzte interesdunek, administrazio-prozedura erkideari buruzko araudian ezarritako modu eta kasuetan.

Arkauti, 2019ko urtarrilaren 23a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

I. ERANSKINA
GAI-ZERRENDA

1. saila. Txakurra: jatorria, historia eta erabiltzeko aukerak.

• Txakurraren jatorria. Txakur-arrazak.

• Espezialitate-txakurrak.

• Laneko txakurraren hautaketa.

Bibliografia: Txakurraren erabilera defentsan eta segurtasunean: trebatze-teknikak eta txakur-gidariaren instrukzioa. defentsa ministerioa (1. kapitulua, 1,6 eta 8 gaiak). Argitalpen-data: 2013ko azaroa.

2. saila. Txakurrak trebatzeko oinarriak.

• Senak. Estimuluak. Bulkadak. Heltzea. Errefortzua. Zigorra. Memoria.

• Txakurraren portaera.

• Txakurraren irakaskuntza. Trebatzeari aplikatutako kontzeptuak eta motak.

• Trebatzeko materiala eta laguntzeko baliabideak.

• Trebatzean erabilitako aginduak.

• Segurtasun prozedurak txakurrak erabiltzean.

• Txakur-gidaria.

• Odorologia.

Bibliografia: Txakurraren erabilera defentsan eta segurtasunean: trebatze-teknikak eta txakur-gidariaren instrukzioa. Defentsa ministerioa (2. kapitulua, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8 gaiak). Argitalpen-data: 2013ko azaroa.

3. saila. Albaitaritza.

• Txakurraren zentzumenak.

• Txakurraren burua. Portaeraren patologia.

• Elikadura. Txakur batek zer, zenbat, noiz eta zernolako maiztasunez jaten duen.

• Gaixotasun infekziosoak eta parasito-gaixotasunak.

• Lokomozio-aparatua.

• Txakurrak bizitzeko behar dituen mekanismoak.

• Gaixotasunaren zeinu garrantzitsuenak.

• Lehen sorospenak.

• Txakurraren garbitasuna. Azala eta ilea.

• Txakurraren bizilekua.

• Txakurren garraioa.

• Txakur instalazioen garbiketa.

Bibliografia: Txakurraren erabilera defentsan eta segurtasunean: trebatze-teknikak eta txakur-gidariaren instrukzioa. Defentsa ministerioa (7. kapitulua, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 gaiak). Argitalpen-data: 2013ko azaroa.

4. saila. Txakur-arrazak.

• Alemaniar artzain txakurra.

• Malinois belgikar artzain txakurra.

• Laekenois belgikar artzain txakurra.

• Groenendael belgikar artzain txakurra.

• Tervueren belgikar artzain txakurra.

• Labrador retriever txakurra.

• Springer spaniel ingeles txakurra.

• Euskal artzain-txakurra.

• Rottweiler txakurra.

• Schnauzer erraldoi txakurra.

Bibliografia: Wikipedia entziklopedia.

5. saila. Emakumeen eta gizonen berdintasuna.

• Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea: atariko titulua.

• I. Titulua: eskumenak eta eginkizunak, berdintasunerako erakundeak, berdintasunerako unitateak eta koordinazio-organoak.

• II. Titulua: plangintza, estatistikak eta azterlanak, langileen gaikuntza eta administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

• III. Titulua:

– Partaidetza Soziopolitikoa

– Kultura eta komunikabideak.

– Hezkuntza.

– Unibertsitateko hezkuntza.

– Lana.

– Enplegua.

– Oinarrizko beste eskubide sozial batzuk.

– Bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea.

– Emakumeen aurkako indarkeria.

Bibliografia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko otsailaren 18ko 4/2005 Legea. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala