Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2019ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
615

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 771/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Zibileko ZULUP.

Judizioa: 771/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Mario Paz Martinez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-21ean. Hona hemen epaitza:

18/2019 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hemeretziko urtarrilaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: Limite 24 SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Mario Paz Martinez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Calvo Entio prokuradoreak Limite 24 SLren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Mario Paz Martinezen aurkakoa. Beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera: 1.999 euro, PZLren 576. artikuluko interesak eta prozedurako kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta xedapen iragankor bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mario Paz Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala