Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2019ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
601

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da honako deialdi honetako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda: Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2018-2020ko deialdia.

Diru-laguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2018-2020ko dirulaguntzen deialdiak 7.9 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2018ko urriaren 30eko bilkuran onartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori, eta 2018ko azaroaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da zein diren deialdi horren babesean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honen dirulaguntzen onuradunen zerrenda: Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2018-2020ko deialdia. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrendan honako hauek adieraziko dira: espediente-zenbakia, dirulaguntza jasoko duen prestakuntza-ibilbidearen izena, zer lurralde historikotan emango den, erakunde onuradunaren izena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 22a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala