Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2019ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
585

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 18ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bitartez ebatzi da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ondarezko erantzunkizuna eskatzeko aurkeztutako erreklamazio bat.

Saiatu arren, ezin izan da zuzenean jakinarazi agindu hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluek.

Iragarki hau argitara ematen da, eta interesdunak jakinarazpen indibidualtzat hartu behar du, ohartarazpen hauekin:

Agindu hori aztertu dezake Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz; tf.: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 15a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala