Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2019ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
579

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Leioako (Bizkaia) «Claret Askartza» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Aztertu da Leioako (Bizkaia) «Claret Askartza» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, zeinaren bidez Batxilergoko «Arteak» modalitatea emateko eta Haur Hezkuntzako 1. zikloko bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide Orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituena (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Batxilergoko «Arteak» modalitatea emateko eta Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate baten erabilera aldatzeko, 2019-2020 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 48005731.

Izen espezifikoa: «Claret Askartza»

Titularra: «Misioneros Claretianos Hijos del Corazón de María»

Helbidea: Sarriena auzoa, 173.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Batxilergoko «Arteak» modalitatea ematea.

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:

● unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 6 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 18 unitate, 450 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 36 unitate, 900 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 26 unitate, 780 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Arteak» modalitateak. Edukiera: 12 unitate, 420 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko 3 gela ireki.

● Hezkuntza Bereziko gela egonkor 1.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako irakaskuntzak emateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen bidez emandako baimenak ez dakar hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala