23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (387 KB - 20 orri.)
- EPUB (1343 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
561
EBAZPENA, 2018ko abenduaren 28koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko dena. Kanpoan geratuko dira Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak.
Hezkuntza sailburuaren 2018ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez (irailaren 10eko EHAA), zenbait laguntza ezarri ziren Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako. Kanpoan geratzen dira Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak.
Bukatu da eskabideak aurkezteko epea, eta ikusi eta aztertu dira izapidetu diren espedienteak. Hortaz, 2018ko ekainaren 12ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz eta balorazio batzordeak proposatuta, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei, 2018. urteko jarduerak finantzatzeko. Laguntzak bi ordainketatan gauzatuko dira:
a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.
b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira, onartutako diru-laguntzaren zenbatekoa bezainbestekoak edo hortik gorakoak.
2. artikulua.– Diru-laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren eskatzaileei, han zehazten diren arrazoiak direla-eta.
3. artikulua.– Justifikazio-epea luzatzea 2019ko otsailaren 11ra arte, egun hori barne.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 28a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.