Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
546

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 28koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gazteria Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko abenduaren 13ko Aginduak (sail honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena) bere laugarren ezarritakoari jarraituz, honako hau

EBATZI DUT:

Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Gazteria Sailburuordetzakoa, 520010 kodea, 32. dotazioa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 28a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala