Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
543

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 22koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Leire Moure Peñin andreak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko Ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen-prozesua, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko dena.

Errektore honek ebatzi du Leire Moure Peñin andrea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: **743**2*. Kodea: AGC8L1 – D00111-8. Jakintza arloa: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak. Saila: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Nazioarteko Harremanak» eta «Komunikazioaren Kudeaketa Nazioarteko Erakundeetan».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko urtarrilaren 22a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala