Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2019ko urtarrilaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
441

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 17koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2019ko urtarrilaren 10eko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente lehena kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 51. artikuluarekin bat etorriz, eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2019ko urtarrilaren 16an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urtarrilaren 10eko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente lehena kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 17a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala