Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2019ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
434

IRAGARKIA, 2018 abenduaren 20koa, zeinaren bidez jakinarazten baitira Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko azaroaren 26ko zenbait ebazpen, hertsapen-isuna jartzeko egindako prozedurak erabakitzen dituztenak.

Interesdunen helbideetan jakinarazpena egiten saiatu arren, ez dugu lortu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunek eskura dute aipaturiko ebazpenen testu osoa Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta beren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 20a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala