Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2019ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
423

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira 2018-2019 ikasturteko Irale programaren lehen txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduak (EHAA, 2018-06-22) Irale programaren baitan 2018. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deialdia egiten zuen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2018-2019 ikasturtearen lehen txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2018-2019 ikasturteko lehen txandan Iraleren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko diru-laguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.

Eranskinean adierazten da 2018-2019 ikasturteko lehen txandan Iralen izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen hau egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 10a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala