Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2019ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
420

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 13koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan prestakuntza-laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan prestakuntza-laguntzei buruzko dekretu-proiektua egin du. Proiektu hori abenduaren 22ko 8/2003 Legeak (xedapen orokorrak egiteko prozedurarenak) ezartzen duen bezala izapidetu behar da.

Aipatutako Legeak 8.1 artikuluan ezartzen duenari jarraikiz, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldi-izapidea emango zaie, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Proiektu hori jendaurrean jartzen da, xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, eta horretarako nahikoa izango da hogei egun balioduneko epealdia, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutakoa kontuan hartuz eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak xedatzen duenarekin bat etorriz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko den hogei egun balioduneko epealdian jendaurrean jartzea nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan prestakuntza-laguntzei buruzko dekretu-proiektua.

Bigarrena.– Aldi horretan, pertsona fisiko eta juridiko guztiek, publikoek zein pribatuek, dekretu-proiektua aztertu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1; PK: 01010) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), eta nahi dituzten alegazioak, dokumentuak eta froga-agiriak aurkeztu ahal izango dituzte egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala