Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2019ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
418

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 landa-eremuen sustapenari eta garapenari bideratutako laguntzetarako, 2019ko ekitaldiari begira. Laguntzak izaera publikoko erakundeentzat dira (Erein publikoak).

2018ko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (250. zk.), Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Agindua argitaratu zen. Agindu haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 landa-eremuen sustapenari eta garapenari bideratutako laguntzen deialdia egin zen, 2019ko ekitaldiari begira. Laguntzak izaera publikoko erakundeentzat ziren (Erein publikoak). Egun berean, izaera pribatuko erakundeentzako deialdia argitaratu zen (Erein pribatuak). Bi egintzetan jasota dauden laguntzak jarduera-eremu berekoak dira, hau da, G4, G5 eta G6 zona-sailkapena dutenak. Akats baten ondorioz, zona horiei puntu desberdinak eman zaizkie deialdi batean eta bestean. Horregatik, eta kontuan harturik Erein pribatuetan egindako banaketa dela zuzena, erakunde publikoentzakoa aldatu behar da. Gainera, biribiltze-neurriak zehazten dira.

Hori dela-eta, hau

EBAZTEN DUT:

«Landa-izaera» irizpideari emandako puntuazioa aldatzea, bai eta aginduaren 10 puntuaren 4. ataleko proiektuen balorazio-taulan dauden biribiltze-neurriak ere. Biribiltze-neurrien koadroa honela geratuko da:

(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 21a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala