Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2019ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BARAKALDOKO UDALA
408

IRAGARKIA, «Errekatxo-Gorostitza» Babes Akustiko Bereziko Eremu izendatzeari buruzko jendaurreko informazioari buruzkoa.

2018ko abenduaren 23ko Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioaren bidez (490/40/2018-11 zenbakiko akordio-ebazpenaren bigarren puntua), honako hau adostu da: «Errekatxo-Gorostitza» Babes Akustiko Bereziko Eremuaren izendapena behin-behinekoz onartu aurretik iragarkia hilabeteko epean jendaurrean jartzea, espedientera bildutako dokumentazioa edonork (pertsona fisiko nahiz juridikoa) aztertu eta alegazioak aurkez ditzan.

Horretarako, iragarki hau udaletxeko iragarki-taulan, udal webgunean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, eta dokumentazioa interesdunen eskura egongo da lehenengo iragarkia sartu egunetik azkeneko iragarkia sartu ondoko hilabetea igaro arte, eta jendearentzako harrera-orduetan aztertu ahal izango da Udaleko Ingurumen eta Osasun Arloko Lege eta Administrazio Zerbitzuan. Halaber, aipatu jendaurreko informazio-epean, udal webgunean egongo da Eremu Plana.

Barakaldo, 2018ko azaroaren 28a.

Alkatea,

AMAIA DEL CAMPO BERASATEGUI


Azterketa dokumentala