Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2019ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
393

AGINDUA, 2018ko abenduaren 31koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urriaren 10eko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebazten dituena. Aipatu aginduak pertsona fisikoki inaktiboentzako jarduera fisikoak 2018an antolatzeko, aktibo izan daitezen, dirulaguntzak emateko arauak ezartzen ditu.

AURREKARIAK

1.– 2018ko urriaren 26an, EHAAn argitara eman zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urriaren 10eko Agindua, pertsona fisikoki inaktiboentzako aktibo izan daitezen jarduera fisikoak 2018an antolatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzeko dena.

2.– 2018ko urriaren 10eko Aginduaren 11. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak dirulaguntza-eskabideen gaineko agindu-proposamena egin zuen 2018ko abenduaren 28ko bilkuran, baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazi ere, hura ikusita, aurkeztutako dirulaguntza-eskabideen gaineko erabakia har zezan.

Horrela bada, balorazio-batzordeak egindako aginduaren-proposamena ikusita eta aginduaren 14. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jakinarazten diren entitateei dagozkien dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskineko eskabideak ez onartzea bertan agertzen den arrazoia dela eta.

Hirugarrena.– 2018ko urriaren 10eko Aginduan arautako dirulaguntzak jasotzen dituztenek, testuaren 16. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

Laugarrena.– Dirulaguntzen ordainketa aldi bakar batean egingo da, dirulaguntza 2018ko urriaren 10eko Aginduaren 17. artikuluan eskatzen den bezala justifikatu ondoren.

Hori horrela izateko, emandako dirulaguntza onartu egin beharko da. Dirulaguntza ematen zaiela jakinarazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean entitate onuradunek ez badiote dirulaguntzari espresuki eta idatziz uko egiten, onartu dutela ulertuko da.

Bosgarrena.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek 2019ko otsailaren 28a baino lehen, ondoren zehazten diren agiriak aurkeztuko dituzte http://www.euskadi.eus/nirekarpeta -en bitartez:

a) Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko memoria zehatza; zer jarduera egin eta zer emaitza eskuratu den adierazi behar da.

b) Jatorrizko fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko dokumentuen bidez egiaztatuko dira gastuak.

Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko eskakizunak betetzen badituzte, betiere.

Diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren adinako diru-kopurua egiaztatuko da.

c) Dirulaguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzekin bat, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz jasotzen duen diruz lagundutako jardueraren dokumentazio guztiaren aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).

d) Jardueraren kostu-kontuen behin betiko balantzea, diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, baldin eta, eskabideak aurkezteko unean, jakiterik ez bazegoen haiek eraginkor izango zirela.

Seigarrena.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira –betiere dirulaguntzaren xedea bete bada– edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko agindua aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak likidazio-agindua emango du esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzeko.

Zazpigarrena.– Ondorengo hauek izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako dirulaguntzak (zenbateko osoa edo zati bat) 2018ko urriaren 10eko Aginduan onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) 2018ko urriaren 10eko Aginduan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

c) Dirulaguntzaren likidazio-aginduan adierazitako kopurua ez itzultzea horretarako ezarritako epean.

d) Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

Ez-betetzeren bat gertatu dela egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

Zortzigarrena.– Interesdun guztiei agindu honen berri emango zaie banan-banan, nahiz eta EHAAn ere argitaratuko den.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala adierazten baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 31.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala