Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2019ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
391

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2018ko otsailaren 21eko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2018ko martxoaren 19an, Euskal Herriko Agintaritzen Aldizkarian argitaratu zen 2018ko otsailaren 21eko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena; horren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2018-2019 ikasturtean.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatzi zuen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 14. artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak – heziketa-zikloak izan ezik – ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2018-2019 ikasturtean (2018ko martxoaren 19ko EHAA, 55. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 14a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala