Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2019ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
386

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 9koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak sortzeko eta egokitzeko laguntzak esleitzen duena (EIMA 4).

Hezkuntzako sailburuak 2018ko uztailaren 24an emandako Aginduan (EHAA, 2018-08-08) zehaztutakoari jarraituz bete beharreko prozedurak bete ostean eta, aldi berean, agindu horren 31. artikuluan finkatutako Ebazpen-batzordearen proposamena ontzat emanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako ikasmaterialei ondoan zehazten zaien diru-laguntza ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntzako sailburuaren aurrean, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana