Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2019ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
365

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 211/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko epaitegia - ZULUP.

Judizioa: 211/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Volkswagen Renting S.A.

Abokatua: Enrique Domingo Osle.

Prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.

Demandatua: Evolucion Isale S.L., eta Asier Gonzalez Celaya.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta 6 zenbakiko Epaitegiko (ZULUP) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Aipatutako prozeduran, epaia eman da 2018ko abenduaren 19an.

Evolucion Isale S.L. eta Asier Gonzalez Celaya demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2019ko urtarrilaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala