Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administraziorekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 587/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Ertzaintzako funtzionario batek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren presuntziozko ebazpenaren kontra jarritako 587/2018 prozedura laburtua, zeinak ezetsi egiten baitu 2016ko abenduaren 15eko Ertzaintzaren Ikuskapeneko Eskalako Ofizialondoko Kategorian plaza batzuk betetzeko hautaketa-prozeduraz arduratzen den 2017ko irailaren 18ko Epaimahai Kalifikatzailearen Hitzarmenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2019ko urtarrilaren 14a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.