Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, 2019ko urtarrilaren 3koa, Familia Politikarako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzio batzuk amaitutzat jotzeko alde bakarreko erabakiak.
Aipatutako erabakiak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamenduaren maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek Gipuzkoako Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan eskuragarri dute baliogabetzeko eskabidea.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 3a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.