Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2019ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

A CORUÑAKO LAN ARLOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
279

EDIKTUA, eskubide-aitorpenari buruz bideratutako 423/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

A Coruñako Lan arloko 4 zenbakiko Epaitegia.

Rosana Corral Garciak, A Coruñako 4 zenbakiko Lan arloko Epaitegiaren Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Fede ematen dut:

Ziurtatzen dut epaitegi honetan bideratzen ari direla 423/2014 zenbakiko autoak, Juan José Pita Barroren eskariz, honako hauen aurka: Protección de Patrimonios SA, Vigilancia Integrada SA (gaur egun, «Ilunion Seguridad»), Alcor Seguridad SL, Segur Euskal Security SL, Galiziako Xunta eta Eskubide-aitorpenari buruzko Soldatak Bermatzeko Funtsa. Horietan epaitza eman zen 2018-11-02an, eta aztergai dugunerako interesekoa dena kopiatu da eta honela dio:

EPAITZA

Onetsi egiten da Juan José Pita Barrok enpresa hauen aurka jarritako demanda: Proteccion de Patrimonios SA, Vigilancia Integrada SA (gaur egun, «Ilunion Seguridad»), Segur Euskal Security SL, Triskel Protección y Vigilancia, Alcor Seguridad SL eta Ilunión Seguridad. Ezetsi egiten da prozeduraren ezegokitasunaren salbuespena. Demandatzailearen subrogazio-eskubidea deklaratzen da A Coruñako Tabako lantegian zuen lanpostuari dagokionez, lan-baldintzei eutsiko baitie enpresa hauetara pasatzean: Vigilancia Integrada SA (gaur egun, «Ilunion Seguridad»), Segur Euskal Security SL, Triskel Protección y Vigilancia, Alcor Seguridad SL eta Ilunión Seguridad.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da erregu-errekurtsorik aurkeztu Galiziako Auzitegi Nagusian. Errekurtso hori epaitegi honetan iragarri beharko da ebazpen hau jakinarazi ondoko bost egunetan, eta nahikoa izango da alderdi batek edo bere abokatuak edo kolegiatutako lan-harremanetako graduatuak edo ordezkariak adierazpena egitea aipatutako epean.

Errekurtsogileak doako laguntza juridikoaren onura ez badu, errekurtsoa iragartzeko orduan, kondenako zenbatekoa kontsignatu beharko du, bai eta 300 euro gordailutu ere, Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan, epaitegi honek irekita daukan horretan, eta, dirua sartzerakoan, prozedura-zenbakia adierazi beharko da.

Horrela erabaki, agindu eta izenpetzen du Nicolás E. Pita Lloveresek, A Coruñako Lan arloko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak.

Jasota gera dadin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratze ondorioetarako, eta Euskal Security SL enpresarentzako jakinarazpen gisa balio dezan, honako hau eman eta izenpetzen dut A Coruñan 2018ko azaroaren 13an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana