Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BAGATZA, S. COOP.
153

IRAGARKIA, Bagatza, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

2018ko azaroaren 8an, likidazioan den Bagatza, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ohiko batzar nagusia egin zen, balio osoz eratu zen eta deialdia behar bezala egin zen. Batzar hartan, legez eskatzen den gehiengoak erabaki hauek hartu zituen:

ERABAKIAK

«Bagatza S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegitea».

«Likidazioan den Bagatza, S. Coop. kooperatiba-sozietateko artezkaritza-kontseiluko administratzaileak kargutik kentzea».

«Bazkide hau kooperatiba-sozietateko likidatzaile bakar izendatzea: Javier Ochoa Achabal jauna; NAN: ****9305V».

«Likidatzaile bakarrari ahalmena ematea notario aurrean azal dadin eta hartutako erabakiak publiko egin ditzan, bai eta, kooperatibaren izenean eta hura ordezkatuz, dokumentuak formaliza ditzan eta hartutako erabakiak Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko behar diren kudeaketa-lanak egin ditzan ere».

«Aho batez onartzea likidazioan den Bagatza, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen 2018ko azaroaren 8an itxitako likidazioaren hasiera bateko balantzea».

Jasota geratu da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren egoitzan.

Bilbao, 2018ko urtarrilaren 2a.

Likidatzaile bakarra,

JAVIER OCHOA ACHABAL.


Azterketa dokumentala