Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
148

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-43/2018-AD zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

14596934F NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2018ko abenduaren 17an izapidegileak ebazpen-proposamena eman zuela irekitako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik irekitakoan (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea, 39 A, 5. solairua– gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2019ko urtarrilaren 7a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala