Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
139

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 225/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 225/2017 prozedura bideratu da, Valentin Alexandru Ciurariok eskatuta, Jenica Narcisa Lazarren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Partez baiesten dut Jenika Narcisa Lazarren aurka Valentín Ciurariu Alexandruk aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, alderdiek XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeekin izango dituzten harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Jenika Narcisa Lazarrek seme-alabekin zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean aitak baliatuko du esklusiboki, eta seme-alaben zaintza eta jagoletza ere aitari esleitzen zaizkio. Bestalde, ez da ezartzen inolako komunikazio- eta egonaldi-erregimenik zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Zaintza ez duen gurasoak seme-alaben aldeko mantenu-pentsio bat ordaindu beharko du hilaren lehen bost egunetan, hileko 200 eurokoa (100 euro seme-alaba bakoitzeko). Pentsioa urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako kontsumoko prezioen indizearen aldaketen arabera; ebazpen honen eguna hartuko da zenbaketa hasteko oinarritzat.

C) Seme-alaba adingabeen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitakoak, bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana. Dena dela, urgentziakoak ez diren aparteko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa, eta zenbat diru ordaindu behar den; eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4795. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jenica Narcisa Lazar demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko abenduaren hogeita zazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala