Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
137

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2018ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak 2019ko ekitaldian finantzatzeko laguntzen deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak 2019ko ekitaldian finantzatzeko laguntzen deialdia. Zehazki, 2018ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 249. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:

– 2018/6379 (17/5) orrialdean, 4.3 artikuluan, e) eta f) apartatuak gehitzen dira, honela idatzita:

«e) Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu ondoren.

f) Krisian dagoen enpresa gisa kalifikatuta ez egotea, Europako Batzordearen (EB) 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. apartatuan adierazitako definizioari jarraituz (kategorien araberako salbuespenen erregelamendua). Dokumentu hori 2014ko ekainaren 26ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.»

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 8a.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSÉ BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala