Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
132

186/2018 DEKRETUA, abenduaren 26koa, zeinaren bidez aitortzen baita Donostiako «Asociación Loiolaetxea para la Integración Social» elkartea onura publikokoa dela.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, «Asociación Loiolaetxea para la Integración Social» elkarteak eskatu du aitorpen hori egin dakiola, bere ustez merezi baitu, egiten duen lana dela eta, onura publikokoa dela aitortzea.

«Asociación Loiolaetxea para la Integración Social» elkartea 2003ko maiatzaren 29an inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, AS/G/10529/2003 erregistro-zenbakiarekin.

Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere egitekoak, nagusiki.

Eratu zenetik, «Asociación Loiolaetxea para la Integración Social» elkarteak bere helburuak lortzeko behar diren jarduera guztiak egiten ditu; helburu horiek elkartearen estatutuen 2. artikuluan daude jasota:

«1.– Giltzaperatuak, giltzaperatu ohiak, etorkinak eta bestelako kolektibo baztertuak gizarteratzea.

2.– Oinarrizko zerbitzuak eskaintzea kolektibo horiei, besteak beste, ostatua, mantenua, osasuna, laguntza psikiko-afektiboa, lege- eta lan-aholkularitza.

3.– Elkartekideak prestatzea gai profesional eta sozial garrantzitsuetan, talde baztertu horiei arreta eta laguntza emateko.

4.– Kolektibo horien egoera soziala hobetzera bideratuta dauden prestakuntza-ekimenak, informazioa, gizarte-sentsibilizazioa, elkar hartzea eta ikerketa.»

Honako arau hauetan ezarritako betekizunak bete dira: 7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa; 145/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duena, eta 146/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duena.

Aipatu 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.2.f) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behar den espedientea izapidetu da, eta elkartea erabilera publikokoa dela aitortzen da Gobernu Kontseiluan erabakitako dekretuaren bidez.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, aurkeztutako txostenak ikusirik, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aitortzea Donostiako «Asociación Loiolaetxea para la Integración Social» elkartea onura publikokoa dela (Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/G/10529/2003 zenbakiarekin inskribatua), uste baita interes orokorraren alde egiten duela bere jardunaren bidez.

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko abenduaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala