Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ALEGIAKO UDALA
131

IRAGARKIA, Alegiako (Gipuzkoa) alkatearen 2018ko abenduaren 11ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez zeregin anitzetarako langile eta administrazio orokorreko administrari langile banaren plazak hornitzeko deialdia egiten baita.

2019ko urtarrilaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2 zenbakian, ondokoak hornitzeko deialdia zuzendu behar duten oinarriak argitaratu dira:

– Zerbitzu anitzetarako langile plaza bat, administrazio bereziko eskalari dagokiona, zerbitzu berezietako azpieskala, lehiaketa-oposaketa libre bidezko sistemarekin.

– Administrazio orokorreko administrari langile plaza bat, administrazio orokorreko eskalari dagokiona, azpieskala administratiboa.

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun erabilgarrikoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarriekin bat argitaratzea dagokienean, Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko dira.

Alegia, 2019ko urtarrilaren 3a.

Alkatea,

UNAI IRAOLA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala