Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
129

IRAGARKIA, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lanpostuen eskaintza publikoaren deialdiari buruzkoa.

2019ko urtarrilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 4. zenbakian, argitaratu da bi administrari-plaza (haietako batek protokoloari dagozkion eginbeharrak ditu) eta itzultzaile-interpretearen plaza bat lehiaketa-oposizio librearen bidez betetzeko deialdia. Hautapen-prozesua arautzen duten oinarriak deialdian jasota daude.

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Batzar Nagusien web-orrian emango dira jakitera, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, oinarriei jarraikiz hala egitea bidezkoa denean.

Donostia, 2019ko urtarrilaren 7a.

Lehendakaria,

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala