Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
128

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 7koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena.

Gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak lehiaketa bateratua arautzen du bosgarren xedapen gehigarrian, eta hor ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak epaimahai bat izendatuko duela euskararen jakite-maila egiaztatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoak berak zehaztutako merezimenduak baloratzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek aipatutako 2018rako lehiaketa bateraturako deialdiak egin dituztenez, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2018rako lehiaketa bateratua baloratzeko epaimahaiko kideak izendatzea. Honela osatuko da epaimahaia:

Titularrak.

– Epaimahaiburua:

• José Luis Aguirre Arratibel jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

– Mahaikideak:

• M.ª Jesús Sáez de Jaúregui Suso andrea, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

• María Uribe Guerendiain andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

• Josune Aldabe Muxika andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

• Arantza Lili Salazar andrea, Arabako Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

• Julián Cabezas Urquiaga jauna, HAEEk izendatua euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

Ordezkoak.

– Epaimahaiburua:

• Sofía López de Aguileta Quintana andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

– Mahaikideak:

• Eduardo Alday Galán jauna, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

• José Antonio Sainz Nieto jauna, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

• M.ª Aranzazu Arana Learte andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

• Alfredo Barrio Gil jauna, Arabako Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

• Iratxe Etxebarria Arizmendi andrea, HAEEk izendatua euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urtarrilaren 7an.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala