Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
127

1388/2018 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jon Sánchez Ibarluzea jauna hautatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako zuzendari gerentearen postua betetzeko.

Ikusi da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako zuzendari gerentearen postua betetzeko deialdia; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urriaren 30eko 1110/2018 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2018ko azaroaren 9ko EHAAn argitaratu (216. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, eta dituen baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, argi ikusi da Jon Sánchez Ibarluzea jauna egokia dela deialdiko lanposturako, eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jon Sánchez Ibarluzea jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapenak 2018ko abenduaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala