Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
125

196/2018 DEKRETUA, abenduaren 26koa, Nazioartekotze zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j) artikuluan, 26.6 artikuluan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko abenduaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre andrea Nazioartekotze zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek 2018ko abenduaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko abenduaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala